Presentación de la candidatura (euskera)

    Mendizale horiek:

    urte askotan lehen aldiz gure federazioak hauteskundeak deituko ditu eta hautagai batzuen artean gure ordezkariak hautatzeko aukera ederra izango dugu.

    Aurkeztu nahi dizuegun hautagai-zerrenda zuena izango da; hots, proiektu honetan parte hartu eta gure kirolen alde lan egin nahi dutenen hautagai-zerrenda da hau. Federazio autonomikoetatik sortutako hautagaitza da. Izan ere, Federazioetako presidente gehienek bultzatutako proposamena da, eta hainbat lurraldetako teknikari eta kirolari askok ere babesten dute.Bestela, ez genukeen aurrerapausu hau emango.

    Hautagaitza honen arima esperientzia eta aniztasun handia duen TALDEA da. Gure arteko harremana konfiantzan oinarritzen da. Gu bat gatoz eta etengabeko komunikazioa dugu. Gure proiektuarekin konprometituta gaude. Zintzotasunez hitz egiten diogu elkarri eta geure buruari egiten dizkiogun kritikak konstruktiboak dira. Aspalditik lan egin dugu FEDMEn, beraz, ederto ezagutzen ditugu iragana, oraina eta etorkizuna. Badakigu nora heldu nahi dugun eta zuen laguntzarekin egin nahi dugu.

    Jose Luis Rubayo, FEDMEko presidenteordea eta Eskalada eta Alpinismo arloko arduraduna; Madrilgo Mendizale Federazioko presidentea.
    Jose Maria Nasarre, 2005etik FEDMEko zuzendaritzako kidea eta Sarbideen eta Naturaren Arloko arduraduna; eta 1997tik Aragoiko Mendizale Federazioko zuzendaritzako kidea.
    Teresa Campuzano, FEDMEko epailea eta gaur egun mendi lasterketak direla eta sortutako gatazkaren aurrean auzitegietan gure argudioak defendatzen ari den abokatua.

    Lehen momentutik batuz joan gara. Gurekin batera buru-belarri lanean eta ilusioz beteta aditu-talde handi bat dago, bakoitza bere arloan arituko dena eta jarraian ezagutuko duzuena. Haiekin guztiekin ari gara prestatzen etorkizunean FEDMEren Plan Estrategikoa izango dena . Ahalegin eta dedikazio horren emaitza dira orain aurkezten dizkizuegun programaren proposamenak. Baina zuen laguntza eta parte-hartzea behar ditugu proiektu hau aurrera eramateko. Hasieratik nahi dugu federazio parte-hartzailea izatea.

    Espedizio honen buru neu naukazue, zuen esanetara: Alberto Ayora

    Proiektu honetan parte hartzen dugunok elkartzen gaituen grina komun bat dugu: mendia. “Bihotzak baditu arrazoiak arrazoiak ulertzen ez dituenak “. Baina, sentitzen dut proiektu honetatik gehien erakartzen nauena interes sozial nabarmena duen erronka handia onartzea dela. BALIOETAN oinarritutako proiektua eta GUZTION ONURA gidatzen gaituen iparrorratza izango dena.

    Momentua zirraragarria da, zuzi olinpikoak udan eta, seguruenik, neguan argiztatzen gaituelako, baina baita oso une delikatua ere, mehatxu garrantzitsu batzuek konpromiso eta erantzun eraginkorrak eskatzen baitizkigute.Horrek guztion laguntza eskatzen du.

    Zuen zalantzak eta kezkak adierazteko erabat aske eta konfiantzaz sentitu behar duzue .Zuen laguntzarekin etorkizunari aurre egin nahi diogu.

    Har ezazue besarkada handia, eta eskerrik asko aldez aurretik.